lunes, 15 de noviembre de 2010
Maite zaitut
Koloretako ametsak
esna nagoenean
eta ezin loak hartu
gaua iristen denean.
Saltoka hasita hegan
egiteko gogoa,
nire bihotza taupaka
aire ertzera doa.
Elkarrekin hankaz gora
buruz behera jartzean,
tunelean sartu eta
irrintzika hastean,
bitxiloreekin pultsera
egin dizudanean,
begietara begira
hauxe nahi dizut esan:
Maite zaitut,
maite- maite zaitut;
pila, pila, pila patata tortilla!
Maite zaitut. Maite-maite zaitut,
ilargiraino eta buelta maite zaitut
Begietako dirdira,
irribarrea ahoan,
ezin ditut ezkutatu
zu ikusterakoan;
hanka eta eskuetan,
gorputzean, dardara;
nire bihotza taupaka
aire ertzera doa.
Elkarrekin ortzadarra
margotu dugunean,
ispiluan nire izena
idatzi duzunean,
irratia piztu eta
doinu hau entzutean,
begietara begira
hauxe nahi dizut esan:
Maite zaitut,
maite-maite zaitut;
pila, pila, pila patata tortilla!
Maite zaitut.
Maite-maite zaitut,
ilargiraino eta buelta maite zaitut
Jolasak > astoka

Azalpena
1 Jokalari guztien artean zozketa egin eta bi lagun aukeratuko ditugu: bat "astoa" izango da eta bestea "astozaina". Aukeratu ez diren jokalariak ilaran jarriko dira.
2 Astozainak eta astoak izen multzo bat aukeratuko dute eta ozen esango dute zein den. Adibidez: HEGAZTIAK. Honetaz gain,esan daitezkeen hegazti guztien artean hiru aukeratuko dituzte baina beste jokalariei esan gabe. Adibidez: ENARA, ARRANOA eta KUKUA. Hiru hitz hauek
3 Taldeak aukeratu ondoren, astoa agintariaren magalean makurtuta jarriko da eta lerroan dauden lagunek banan-banan bere gainean salto egingo dute. Salto egiteko garaian aukeratutako izen multzoko izen bana esan beharko du jokalari bakoitzak. Gure adibidean, salto egiterakoan hegaztien izenak esan beharko dituzte: AHATEA, ZOZOA, TXANTXANGORRIA, ANTXETA...
4 Ezin dira izenak errepikatu. Norbaitek aurretik esandako izen bat errepikatuz gero, astoarena egiten jarri beharko du. Gauza bera gertatuko da salto egitea egokitzen zaion batek "hitz debekatua" esaten badu. Gure adibidean, enara, kukua edo arranoa esaten badu, alegia.
5 Jolasa behin eta berriro errepikatzen da baten batek huts egin arte, hau da, denek salto bana egin dutenean, berriro hasiko dira salto egiten. Norbaitek huts egiten duenean, ordura arte asto zena astozaina izango da, eta astoaren papera betetzen jarriko da huts egin duena. Aurreko txandan astozaina zena saltoka arituko da, horrela.
6 Txanda bakoitzean aukeratutako izen multzoa (ZUHAITZAK, MENDIAK, KOLOREAK, FRUTAK...) eta "hitz debekatuak" aldatuko ditugu.
lunes, 8 de noviembre de 2010
Korro txirinbolo

Azalpena
1 Jolaskide guztiek biribil bat osatu behar dute, elkarri eskutik helduta.
2 Abestia abesteaz bat, biraka hasiko dira. Abestian zehar gorputz atalak izendatzen direnean, jokalari bakoitzak gorputzeko atal hori erakutsiko du.
3 Ondoren, "korro txirinbolo" esatean, norberak bere tokian bira emango du.
Abestia
KORRO TXIRINBOLO ZEIN POLITA DEN
KORRO TXIRINBOLO ZEIN POLITA DEN
HANKA BAT, BESTEA.
KORRO TXIRINBOLO.
KORRO TXIRINBOLO ZEIN POLITA DEN
KORRO TXIRINBOLO ZEIN POLITA DEN
HANKA BAT, BESTEA, ESKU BAT BESTEA.
KORRO TXIRINBOLO.
KORRO TXIRINBOLO ZEIN POLITA DEN
KORRO TXIRINBOLO ZEIN POLITA DEN
HANKA BAT, BESTEA, ESKU BAT, BESTEA, BEGI BAT BESTEA.
KORRO TXIRINBOLO.