
Azalpena
1 Jokalari guztien artean zozketa egin eta bi lagun aukeratuko ditugu: bat "astoa" izango da eta bestea "astozaina". Aukeratu ez diren jokalariak ilaran jarriko dira.
2 Astozainak eta astoak izen multzo bat aukeratuko dute eta ozen esango dute zein den. Adibidez: HEGAZTIAK. Honetaz gain,esan daitezkeen hegazti guztien artean hiru aukeratuko dituzte baina beste jokalariei esan gabe. Adibidez: ENARA, ARRANOA eta KUKUA. Hiru hitz hauek
3 Taldeak aukeratu ondoren, astoa agintariaren magalean makurtuta jarriko da eta lerroan dauden lagunek banan-banan bere gainean salto egingo dute. Salto egiteko garaian aukeratutako izen multzoko izen bana esan beharko du jokalari bakoitzak. Gure adibidean, salto egiterakoan hegaztien izenak esan beharko dituzte: AHATEA, ZOZOA, TXANTXANGORRIA, ANTXETA...
4 Ezin dira izenak errepikatu. Norbaitek aurretik esandako izen bat errepikatuz gero, astoarena egiten jarri beharko du. Gauza bera gertatuko da salto egitea egokitzen zaion batek "hitz debekatua" esaten badu. Gure adibidean, enara, kukua edo arranoa esaten badu, alegia.
5 Jolasa behin eta berriro errepikatzen da baten batek huts egin arte, hau da, denek salto bana egin dutenean, berriro hasiko dira salto egiten. Norbaitek huts egiten duenean, ordura arte asto zena astozaina izango da, eta astoaren papera betetzen jarriko da huts egin duena. Aurreko txandan astozaina zena saltoka arituko da, horrela.
6 Txanda bakoitzean aukeratutako izen multzoa (ZUHAITZAK, MENDIAK, KOLOREAK, FRUTAK...) eta "hitz debekatuak" aldatuko ditugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario